Iraken okupazioa

Hainbat lagun hil dira Bagdaden eta Tikriten izandako erasoetan

Eztanda ugari izan da gaur goizean Iraken: Tikriten, Saddam Husseinen sorterrian, bonba-auto bat eztandarazi dute, eta gutxienez lau polizia irakiar hil ditu eta 16 pertsona zauritu ditu. Hala ere, gertakari larrienak Bagdad inguruan izan dira: hiriburutik 20 kilometro iparraldera erresistentziak morteroekin egin duen eraso batean, AEBetako bost marine hil dituzte eta sei zauritu. Bagadeko Medinat Al Sadr auzoan —xiitak gehiengo diren gunean—, hainbat leherketa izan dira, eta lehen datuen arabera, hamaika irakiar hil dira.

2004ko apirilaren 24a
13:02
Entzun
Erresuma Batuko BBC komunikabide kateko iturrien arabera, AEBetako soldaduen eta herritarren arteko istiluak ari dira gertatzen Medinat Al Sadren, hain zuzen ere, Estatu Batuetako indarrak meskita bat ixten saiatu ondoren. Auzo horretan, hamaika lagun hiltzeaz gain, beste 33 zaurituta leudeke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.