Haitin eta Kuban gutxienez 62 hildako utzi ditu 'Sandy'-k

2012ko urriaren 30a
00:00
Entzun
AEBetara ailegatu aurretik, Karibeko hainbat herrialde pasatu ditu Sandy urakanak, suntsipen handia eraginez. Ondorio handienak Haitin utzi ditu. Bertan, gutxienez 51 lagun hil dira, gehienak euriteen ondorioz gainezka egin duten ibaien eta erreken inguruan itota. Babes Zibileko Zuzendaritzaren arabera, hamabost lagun desagertuta daude. Kalte materialen datu zehatzik ez dute eman agintariek. Kuban, berriz, 11 pertsona hil dira. Uhartearen ekialdean eta erdialdean izan da kalterik gehien. Raul Castro presidenteak Villa Clara eta Sancti Spiritus probintziak bisitatu zituen iragan asteburuan. Venezuelak itsasontzi bat bidali du Haitira eta Kubara giza laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.