Haitin jada 917 pertsona dira kolerak hildakoak, eta dagoeneko segurtasun arazoak ari da pizten. Urriaren erdialdean piztu zen epidemia eta dagoeneko herrialde osoan hedatua dago, Nazio Batzuen Erakundeak (NBE) jakinarazi duenez. Erakunde horrek ikerketa bat abiatu du, eta litekeena da horrek heriotz gehiago daudela azaleratzea. Nazioarteari 164 milioi dolar eskatu dizkio NBEak epidemiari aurre egiteko.
Baina epidemiaz gain, segurtasun arazoak ere ari da eragiten gaixotasunak. 14.600 pertsona egon dira gaitzak jota ,eta haitiarrak haserre daude. Manifestazioak ere egin dituzte, eta istiluak ere ari dira pizten. Horietako azkenak bart gertatu dira, Vincenzo Pugliese NBEko ordezkariak jakinarazi duenez, manifestazio baten ondoren armaturik zeuden zenbait pertsona Qartier Morin-go NBEren base militarrean sartzen ahalegindu direnean.
Puglieseren arabera, NBEko soldaduei tiro egin diete, eta horiek tiro eginez erantzun dute. Ondorioz haitiar bat hil da. Haitiar Lurmuturrean ere beste pertsona bat hil da eta 19 zauritu dira. Erantzuleak NBEko soldaduak izan direla salatu dute, baina Pugliesek jakinarazi du soldadu horiek heriotza gertatu ziren unean ez zeudela leku horretan.
EPIDEMIA
Haitin ia mila dira jada kolerak hildakoak eta segurtasun arazoak pizten ari dira
Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, 917 pertsona hil dira jada epidemiaren ondorioz. Azken orduetan bi pertsona hil dira istiluetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu