munDUA

"Haitira kolera Nazio Batuen soldaduek eraman zuten"

Frantziako mediku batek txostena egin du. Bi mila lagun pasa hil dira dagoeneko gaitzagatik.

2010eko abenduaren 7a
20:35
Entzun
Renaud Piarroux frantziar medikuaren txostenaren arabera, "Haitira kolera Nazio Batuen Erakundearen soldaduek eraman zuten". Hain zuzen, Nepalgo militarrek eraman zuten gaitza, idatziak dioenez. Haitik eman zion mediku hari txostena egiteko enkargua. Gai horretan munduko aditu onenetako bezala joa dute Piarroux.

Medikuak dio herri txiki batean jarri zutela Nepalgo soldaduek kanpamendua -Mirebalaisen-, eta gaitza haiek iritsi eta egun batzuetara azaldu zela. Ur zikinen bidez kutsatzen den gaixotasuna da.

Atzoko datuek zioten dagoeneko 2.071 lagun hil direla Haitin koleragatik. Beste 90.000 kutsatuta daude.

Urtarrilean Tomas urakanaren ondoren sortu zen izurritea, eta haitiarrek esan izan dute Nazio Batuen soldaduek hedatu zutela. Gaitza Haiti erdialdeko Artibonite eskualdean piztu zen. Bazen ehun urte kolerarik ez zela antzeman herrialde hartan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.