mundua

Hamabi hildako Libian, Gaddafiren armadaren tiroen ondorioz

2011ko martxoaren 3a
12:47
Entzun

 

Muammar Gaddafi Libiako agintariaren armadaren tiroen ondorioz hamabi lagun hil dira Brigan, eta beste 28 zauritu egin dira. Hildakoen artean, zazpi urteko mutil bat dago. Atzo lau pertsona zendu ziren han, Gaddafiren hegazkinek hiria bonbardatuta. 

Herrialdeko matxinadaren eta nazioartearen presioaren ondorioz gero eta bakartuago dagoen arren, Gaddafik ez du dimisioa emateko asmorik. "Ez naiz presidentea; beraz, ezin dut dimisioa eman", adierazi zuen atzo. Halaber, legebiltzarra ezin duela desegin esan zuen. 1969tik dago boterean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.