Atzo goizeko zortziak aldera hasi zen bahiketa Maliko Mopti hiriko Debo hotelean. Hainbat gizon armatuk hartu zuten atzerritarrak egin ohi diren hotela. Besteak beste, Nazio Batuen Erakundeak erabiltzen du hotela, bake misioetan dauden pertsonek ostatu har dezaten.
Bahiketan eta ondorengo tiroketetan, 12 hildako izan dira; NBEn bake misioetako langile bat, bost soldadu, lau ekintzaile eta hoteleko bi langile dira hildakoak. Ustezko zazpi ekintzaile atxilotuta daude.
Polizia iturriek jihadistei egozten die atentatua. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu erasoa.