Mundua

Hamabi lagun hil dira Mexiko Hiriko dantzaleku batean

Polizia hara joan ondoren, barrutik mila lagun irteten hasi dira. Batzuk itota zendu dira.

2008ko ekainaren 21a
17:43
Entzun
Mexiko Hiriko dantzaleku batera Polizia joan eta jendea irteten hasi denean, hamabi lagun hil dira, bart. Haiean artean, bederatzi gazte -batzuk adingabeak- eta hiru polizia. Beste hamazazpi lagun zaurituta daude. Polizia News Divine dantzalekura joan den unean mila lagun baino gehiago zeuden barruan.

39 pertsona atxilotu ditu, poliziei aurre egiteagatik gertaeraren ondoren. Besteak beste, dantzalekuko jabea atzeman dute.

Polizia iturriek esan dute egoitzako baldintzak nolakoak diren ikustera joan direla, eta dantzalekuko jabeak orduan barruan zeudenei jakinarazi diela "festa" bukatutzat eman duela horregatik.

Egoitzak larrialdietarako irteerarik ez duela dio Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.