Hamabost lagun hil eta 50etik gora zauritu dira Iranen, leherketa batean

Eztanda Zahedan hiriko mezkita batean izan da; zerk eragin duen ikertzen ari dira segurtasun indarrak

Erredakzioa
2009ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Sistan-Balutxistan probintziako Zahedan hirian, hamabost lagun hil eta 50etik gora zauritu ziren atzo, mezkita xiita batean izandako leherketan. Iturri ofizialen arabera, ilunabarrean erreskate taldeek hondakin artetik biktimen gorpuak ateratzen jarraitzen zuten.

Ali Mohammad Azad gobernadoreak ez zuen argitu leherketa atentatu batek eragin ote zuen. Segurtasun indarrak gertatutakoa ikertzen hasiak dira. Irango herritar gehienak xiitak dira. Duela bi urte, Jundala talde armatu sunitak Guardia Iraultzaileko 11 kide hil zituen atentatu batean. Gobernuak baztertu egiten dituela salatzen dute sunitek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.