AEBetako armadaren egoitza nagusian izandako tiroketa batean, Washingtonen, gutxienez hamahiru lagun hil ziren atzo, eta beste zortzi zauritu. Hala jakinarazi du Vincent Gray alkateak.
Segurtasun indarrek armadako langile ohi bati egotzi diote erasoa, eta frankotiratzailea hil zutela jakinarazi dute. Navy Yard egoitzan beste bi gizonezko armaturen bila ari ziren atzo arratsean, baina alkateak bart gauean ziurtatu du gizon bakarrak egin duela erasoa.
Etxe Zuritik lau kilometro eskasera, 16.000 lagunek egiten dute lan AEBetako armadaren egoitza nagusian. Washingtongo agintariek Ronald Reagan aireportuaren jarduna eten zuten, eta sei eskola itxi behar izan zituzten, tiroketak AEBetako hiriburuan sortu zuen nahasmenagatik.