Poliziak eta suhiltzaileek oraindik ez dute lortu pasabidea zergatik erori den argitzea. Zenbait iturriren arabera, haurrak ziren Queen Mary2 bisitatzera zihoazenak. Dena den, hildakoen artean umerik dagoen guztiz argitzeke dago.
Itsasoan egin beharreko probak joan den asteartean gainditu zituen transatlantikoak, eta datorren hilean jaso behar du Cunard armadore britainiarrak. Lehendabiziko bidaia Southamptonetik (Erresuma Batua) Floridara (AEB) egin behar du, urtarrilaren 12an abiatuta.
Istripua
Hamahiru lagun hil dira Frantzian, transatlantiko batera igotzeko pasabidea erortzean
Frantzia mendebaldeko Saint-Nazaireko ontzioletan eraikin duten Queen Mary2 itsasontzi transatlantikoa bisitatzera zihoazen hamahiru lagun hil dira, lehorretatik ontzira igotzeko pasabidea goitik behera erori baita. Pasabidea erori den unean hogeitamar lagunetik gora zeuden gainean, eta hildako hamahiru lagunez gain, beste 22 zauritu dira ezbeharrean. Hildakoetako batzuk haurrak izan daitezkeela uste da. Bidaiariak eramateko inoiz eraiki den ontzirik handiena da Queen Mary2. Hildakoetako b
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu