Iraken okupazioa

Hamahiru zibil hil dituzte erreboltariek, gehienak AEBetako base militar bateko langileak

Al Jalis ondoan dagoen AEBen base militar batera langile irakiarrak zeramatzan mikrobus bati eraso diote erreboltariek, eta, ondorioz, hamahiru lagun hil dira. Zenduetatik bederatzi base militarrek langileak ziren; hamargarrena mikrobusaren gidaria, eta, beste hirurak, gidariak kontrola galtzean mikrobusak jo duen auto batean zihoazen bidaiariak.

2005eko uztailaren 19a
11:33
Entzun
Erreboltariek eraso asko egiten dituzte "okupatzaileekin kolaboratzen" duten irakiarren aurka; halakotzat dituzte AEBen basemilitarretako langileak.

Joan den apirilaren 28an Irakeko Gobernua eratu zenetik, 1.700 lagunek galdu dute bizia erasoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.