Hamalau dira grebari eutsi dioten preso maputxeak
SANTIAGO. Txilen hamalau dira gose grebari eutsi dieten preso maputxeak. Terrorismoaren Kontrako Legean hainbat erreforma egin dituzte, baina aldaketa horiek ez direla aski uste dute protestarekin aurrera egitea erabaki duten presoek. Hasiera batean 38 izan ziren grebarekin bat egin zuten presoak, baina besteek bertan behera utzi dute protesta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu