Hamalau lagun hil dituzte Iraken, eraso suizidatan

2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
BAGDAD. Eraso suizida bikoitza egin zuten atzo Iraken, Ramadi hirian. Lehen erasoa Gobernuaren egoitza baten aitzinean egin zuten, Poliziaren kontrol batean bonba-autoa leherrarazita. Poliziak eta zibilak ingurura hurbildu zirenean, bertze suizida batek gorputzean lotutako lehergailuak zartarazi zituen. Hilaren 12an, bertze hamazazpi lagun hil zituzten Ramadin, antzeko eraso batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.