Ekialde Hurbila

Hamar israeldar hil eta beste hamalau zauritu dituzte ekintzaile palestinarrek egindako bi atentatutan

Hamar israeldar hil eta beste hamalau zauritu dituzte gaur ekintzaile palestinarrek Israelgo Ashdod portuan egindako bi atentatutan. Hamas erresistentzia armatuko mugimenduak eta Al Aksako Martirien Brigadak hartu dituzte bere gai bi ekintza horiek. Ariel Sharon Israelgo lehen ministroa eta Abu Ala PAN Palestinako Aginte Nazionaleko burua asteartean biltzekoak ziren, baina Israelgo Gobernuak jakinarazi du "astearteko bilera bertan behera geratzen" dela.

2004ko martxoaren 14a
21:13
Entzun
Hildako hamar israeldarrak eta zauritutako hamalauak portuko langileak zirela jakinarazi dute Israelgo Gobernuko iturriek. Portu hori Mediterraneo itsasoaren ertzean dago, eta bertan dago Israelgo armadaren Marinako gune nagusia. Hasiera batean, erregai deposituetan leherketa handi bat gertatu dela uste izan dute, baina gerora ekintza suizida palestinarrek egindako ekintza izan dela nabarmendu dute. "Suizida batek portuaren ertzean leherrarazi du bonba eta besteak kanpoaldean", adierazi du Amos Ron Israelgo portuen agintari gorenak.

Gaurko bi atentatuen ondoren, Israelgo Gobernuak jakinarazi du Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak eta Abu Ala PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruak asteartean egin beharreko bilera bertan behera geratzen dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.