Tailandiako Gobernuaren aurkako lagunen eta Poliziaren arteko liskarretan gutxienez hamar lagun hil dira gaur Bangkok hiriburuan, eta beste 500 bat zauritu egin dira. Hildakoen artean lau zibilak dira -Japoniako kazetari bat, kasu- eta lau poliziak.
Asteazkenean Abhisit Vejjajiva lehen ministroak salbuespen egoera aldarrikatu zuen hiribururako. Gobernuaren aurkako manifestazioan hainbat lagun parlamentura sartu ostean hartu zuen neurria. Armadari segurtasunaz arduratzeko egikizuna eman zion; besteak beste, eragotzi egin dituzte kaleko ekimenak.
tailandia
Hamar lagun hil dira Bangkok-en liskarretan
Asteazkenetik salbuespen egoeran daude Tailandiako hiriburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu