Mundua

Hamar lagun hil dira Pakistanen hauteskunde egunean

Legebiltzarrerako eta lau probintzia asanbleetarako bozak dituzte gaur.

2008ko otsailaren 18a
12:03
Entzun
Hauteskunde eguna dute gaur Pakistanen, eta liskar artean ari dira burutzen, dagoeneko hamar lagun hil direlako eta beste hainbat zauritu egin dituzte. Legebiltzarrerako eta lau probintzia asanbleetarako bozak dira gaur han.

Benazir Bhutto zenaren PPP Pakistango Herriaren Alderdiko eta Pakistango Liga Musulmaneko kideen artean tiroketak izan dira herrialdeko zenbait tokitan.

Lehengo larunbatean ere izan ziren hildakoak. Ekintzaile suizida batek, bere buruaz gain gutxienez beste 37 lagun hil zituen Parachinar hirian, PPPk duen egoitza jomuga hartuta. Atzo, berriz, bost pertsona hil zituzten Lahoren.

Hauteskunde kanpaina indarkeria giroan egin dute alderdiek, eta hori dela-eta segurtasun neurri handiak hartu behar izan dituzte hautagaiek. Gaurko segurtasun neurri zorrotzak agindu dituzte; 305.000 polizia eta 80.000 inguru soldadu eta paramilitar hedatu dituzte herrialde osoan, 64.171 bozkaleku zaintzeko. Horietako 9.000 inguru "oso arriskutsu" izendatu dituzte.

2002ko bozetan %42ko parte-hartzea izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.