Txinako okupazioaren aurkako protestak egiten segitzen dute Lhasan (Tibet), Txinako Polizia haiei oldartu egin zaie, eta dagoeneko hamar lagun hil dira. Txinak baieztatu du datua. Poliziak, ordea, esan du "errurik gabeko txinatar zibilak" direla hildakoak eta manifestariek "hil arte erre" dituztela. "Poliziak ez du tirorik egin", esan du berak. Atzo bi tibertar manifestari hil zituen. Gaurkoak zeintzuk diren ez dago garbi.
Berri agentzia batzuek diote ehun ere izan daitezkeela hildako lagunak, eta Tibeteko erbesteko gobernuak ere kopuru hori eman du. Horretaz gain, gobernu honek Nazio Batuen Erakundeari (NBE) parte-hartzeko eskatu dio. Indiako iparraldetik egin ditu Tibeteko erbesteko exekutiboak eskaera hori, Dharamsalatik. Nepalen, berriz, ehun tibetar monjek gose greba hasi dute.
Tiroak gaur ere
Lahsan gaur ere tiro hotsak entzun dira, eta poliziek hainbat eta hainbat pertsona atxilotu dituzte. "Etxetik ezin dugu irten ere egin", esan du hango herritar batek, eta Polizia "etxez etxe miaketak" egiten egon daitekeela adierazi du.
Atzokoak izan ziren azken hogei urteetako okerrenak. Manifestariek autoak eta dendak erre zituzten, eta Txinako Poliziak gogor zapaldu zituen protestetara bildutakoak; mediku iturrien arabera, liskarretan bi lagun hil zituzten segurtasun indarrek. Dalai Lama Tibeteko buruzagi politikoaren hitzetan, tibetarrek Txinarekiko duten "erresumin sustraitua" da liskarren oinarrian dagoena; baina Pekinen iritziz, guztiaren atzean Dalai Lamaren eskua baino ez dago. Hiriburuan dozenaka monje ere atxilotu zituzten. Hala ere, Gobernuak hedabideei ezarri dieten zentsura dela tarteko, zaila da benetako kopuruen berri jakitea.
Mundua
Hamar lagun hil dira tibetarren protestetan
Txinako Polizia oldartu egin zaie manifestariei. Hauek Txinako okupazioaren aurka mobilizatzen ari dira azkeneko egunetan. Tibeteko erbesteko gobernuak NBEri parte-hartzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu