Mundua

Hamar lagun hil dituzte Pakistanen, Poliziaren ibilgailu baten ondoan lehergailua zartarazita

Terrorismoaren Kontrako Indarren egoitza nagusiaren aurka ere egin dute, eta eraikinaren alboetako bat guztiz amildu da. Hamar pertsona zauritu dira eraso horretan.

2008ko urriaren 9a
15:12
Entzun
Bi atentatu handi egin dituzte gaur Pakistanen. Batean, herrialdearen ipar-mendebaldean, Poliziaren ibilgailu bat pasatzean bonba eztandarazi dute eta hamar lagun hil dituzte; horien artean, hiru haur. Presoak zeramatzan ibilgailu hark. Beste hamabost pertsona zaurituta daude.



Bestean, Pakistango Poliziaren Terrorismoaren Kontrako Indarraren egoitza nagusia izan dute jomuga bonba lehertarazita, atentatu suizidan. Islamabad hiriburuan izan da erasoa, eguerdiko ordubatak inguruan (goizeko bederatziak Euskal Herrian), eta eraikinaren alboetako bat guztiz amildu da goitik behera. Iturri ofizialek esan dute hamar lagun zauritu direla.

Azkenaldian atentatu eta erasoak asko ugaritu dira Pakistanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.