Gutxienez hamar neska txiki hil dira eta beste bat larri zauritu Afganistan ekialdean, mina bat lehertuta, iturri ofizialek esan dutenez. Chaparkhar barrutian izan da.
Hildakoak 8 eta 10 urte arteko neskatoak dira, eta eztanda izan den unean jolasean ari ziren. Guztiak ere herri batekoak ziren —Shoab-ekoak—, eta haietako batzuk, tartekoak.
Beste iturri baten arabera, hildakoak hamabi neska dira.