Nablusen eta Hebronen 50 lagun atxilotu ditu Palestinako Aginte Nazionalak azken 48 orduotan. Hamas-ek salatu du atxiloketa "politikoak" izan direla, eta Al Fatah-eko Husam Zuidan buruzagiaren atxiloketari emaniko erantzuna dela —atzo utzi zuten aske Gazako indar islamistek—.
Batik bat, diputatuen seme-alabak eta duela gutxi aske utzitako preso ohiak atxilotu dituzte. Hamaseko eta Jihadeko militanteak dira atxilotuak.
Sarekada honek Al Fatah-ren eta Hamas-en arteko adiskidetasun giroa zapuzten duela kritikatu du Hamas-ek.