Ekialde Hurbila

Hamas kide duen Palestinako Gobernurik ez duela onartuko agindu dio Washingtonek Israeli

Hamas taldeko ordezkariak partaide dituen Palestinako Gobernurik ez duela onartuko agindu dio AEBetako Gobernuak Israelgoari, 'Haaretz' egunkariak gaur plazaratu duenez. Gainera, Washingtonek ez ezik, aurretik EB Europako Batasunak gauza bera agindu zuela dio kazeta horrek. Hala ere, Mahmoud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak aurrera jarraitzen du datorren asteazkeneko hauteskundeetan Hamasi parte hartzen uzteko erabakiarekin. Inkesten arabera, botoen heren bat jaso dezake indar horrek.

2006ko urtarrilaren 23a
16:51
Entzun
Boto iragarpen horiek beteko balira, egun agintean den Al Fata mugimeduak Hamasen babesa beharko luke gobernua osatzeko.

Hamas AEBek zein EBk osatutako "erakunde terroristen" zerrendan dago, eta horretan oinarrituta agindu diote Washingtonek zein Bruselak Israeli ez dutela Hamas kide duen gobernuarik onartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.