Hamar polizia eta sei zibil hil dituzte Afganistanen, Kunduz eskualdean egindako atentatu suizida batean, hango iturri ofizial batek esan duenez. Beste hamabost lagun zauritu daude —guztiak zibilak dira—.
Erasoaren egileak soinean zeuzkan lehergailuak, eta polizia talde bat bilduta zegoen lekura joanda eztandarazi ditu. Oraindik inork ez du bere gain hartu atentatua.
Afganistan iparraldean dago Kunduz.