Howard lehen ministroak eta Poliziako buruek poza agertu dute sarekada hau dela eta. Guztiak azpimarratu dute Australiako bizilagunen segurtasuna bermatzeko urrats sendoa dela eta atentatu handi bat eragotzi dela.
Melbournen bederatzi lagun atxilotu dituzte, haien artean Abdul Nacer Benbricka abade islamdarra. Poliziaren arabera, eraso bat prestatzen ari ziren eta Benbrickaren agindupean ari ziren gainerakoak. Atxilotuetako batek ekintza suizida bat egiteko asmoa zuela agertu dute polizia iturriek, hain justu, ezkutuan egi zioen grabazio batean oinarrituta. Irakeko inbasioagatik mendeku hartzea ei zuen helburu.
Sidneyn atxilotutako zazpi lagunak hiriko epaitegi zentralean dauzkte, eta "ekintza terroristak eta lehergailuak edukitzea" leporatzen diete. Melbournen atxilotuekin harremanik duten ikertzen ari dira.
Australia
Hamasei musulman atxilotu ditu Australiako Poliziak, eta atentatu handia eragotzi dutela dio
Atentatu handi bat prestatzen ari zirela leporatuta, hamasei lagun, musulmanak, atxilotu ditu bart Australiako Poliziak, Sidney eta Melbourne hirietan. Atxilotuetako bat bala tiroz zauritu dute sarekadan, eta larri dago. Terrorismoaren aurkako lege berria onartu zuten joan den astean Australian, lehengoa baino gogorragoa, eta operazioa irmotze horren emaitza dela azpimarratu du John Howard lehen ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu