Ekialde Hurbila

Hamasek eta Al Fatak beste su-eten bat hitzartu dute.

Aste honetako laugarrena litzateke. Milizianoak kaleetatik erretiratuko dituztela eta presoak trukatuko dituztelal hitzeman dute.

2007ko maiatzaren 19a
16:50
Entzun
Egiptoko diplomatikoak bitartekari zirela, Hamaseko eta Al Fatako buruzagiek su-etena hitzartu dute gaur goizean. Joan den astebukaeran palestinarren bi sektore nagusien arteko liskarrak hasi zirenetik indarrean jarritako laugarrena litzateke. Aurreko hirurek abiatu eta lasterrera egin dute porrot. Nolanahi ere, milizianoak kaletik erretiratuko dituztela eta egunotan preso hartutako alde bateko zein besteko kideak trukatuko dituztelahitzeman dute. 15:00etan (14:00ak Euskal Herrian) sartu da su-etena indarrean.

Joan den asteburutik Hamaseko eta Al Fatako ekintzaileak elkarren kontrako borroketan ibili dira, eta gutxienez 50 lagun hil dira enfrentamendu horietan. Istiluen harira PAN Palestinako Aginte Nazionaleko batasun nazionaleko gobernu Barne ministroak dimisioa eman zuen, eta, oro har, ahuldu egin da gobernuaren indarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.