EKIALDE HURBILEKO GATAZKA

Hamasek ez du parte hartuko Gobernuan

Erretiratzearen auzian elkarlanean hasteko beranduegi dela erantzun dio erakunde palestinarrak PANeko presidenteari

Erredakzioa
2005eko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Gazako eta Zisjordaniako erretiratze planak eragin ditzakeen arazoak saihesteko, elkarlanean aritzea proposatu zion joan zen astean Palestinako Aginte Nazionalak Hamasi. Erakunde palestinarrak, baina, uko egin dio eskaintzari, beranduegi dela argudiatuz. «Gobernu bateratua osatzen saiatzea alferrik da orain», azaldu zuen Hamaseko bozeramaile Mushir al Masrik. Haren arabera, eskaintza hauteskundeak lehenbailehen egitea saihesteko aitzakia da. Erakundeak, ordea, ez du oraindik erabakia ofizial egin.

Jihad Islamikoak ere atzera bota zuen PANeko presidente Mahmud Abbasen proposamena. Israelgo Gobernuak berak ere gogor kritikatu zuen eskaintza, talde armatuak Gobernuanezin direla izan salatuz.

Erretiratzea

Gazatik bi kilometro gehiago erretiratzeko eskatu zion atzo PANek Israeli. Hori eginez gero, egun Israelen menpe dagoen Nativ Haasara herria ere palestinarren esku geratuko litzateke. Tel Aviveko Segurtasun Nazionalerako Batzordeko buru Giora Eilandek azaldu zuenez, 1949an Egiptok eta Israelek sinatutako akordioan oinarritu da PAN eskaera egiteko. Horren arabera, Gaza bi kilometro gehiago zabaltzen da iparraldera, baina ez dago hori frogatzen duen mapa edo dokumenturik.

Bestalde, bakartuta dauden presoei elkartasuna adierazteko, gose greba egin zuten herenegun preso palestinarrek. Presoen Gaietarako ministro Sufian Abu Zaidaren esanetan, kartzela guztietan egin zituzten protestak. Nazioartearen arreta erakartzea eta presoen egoera salatzea izan zen helburua.Horretaz gain, Zisjordanian legez kanpo etxeak eraikitzen dituzten kolonoen kontra auzitara joko duela ohartarazi zuen atzo Israelego Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.