Al Aksako Martirien Brigadek atentatuak egiteari utziko diotela iragarri zuen iragan larunbatean, betiere Israelek su-etena errespetatzen badu. Israelek presoak askatuz gero beste hainbeste egingo duela adierazi du Jihad Islamikoak.
Hala ere, Israelek ez du su-etena errespetatzeko inolako borondaterik azaldu. Israelgo Finantza ministro Binyamin Netanyahuern esanetan, Tel Avivek ez die zertan "ezer eman" trukean. "Guk ez ditugu konpromisoak hitzartu behar. Abbasek talde terroristak desarmatu arte Israelek berdin erantzungo du".
Ekialde Hurbila
Hamasek su-etena iragartzeko prest dagoela adierazi du
Hasan Yusuf Hamas erakundeko eledunak jakitera eman duenez, "Hamas su-etena iragartzeko prest dago. Horretarako presoak askatzea eta Israelek ekintza armatuak bertan behera gelditzea eskatzen dugu". Yusufek onartu duenez bide onetik doaz egunotan Hamas eta PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buru Mahmud Abbas egiten ari diren elkarrizketak. "Bildu ginen lehen aldiarekin alderatuz, aurrerapauso ugari eman ditugu. Hainbat akordio lortu ditugu, eta hasieran genituen ika-mika gehienak arindu dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu