Ekialde Hurbila

Hamaseko ministro eta hautetsiak atxilotu ditu Israelek

Ekintzaile palestinarrek bahitutako kolono judu bat hilotz aurkitu dute goizaldean Zisjordanian. Horren ostean, Hamaseko buruzagiak atxilotzeari ekin dio Israelek; besteak beste, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko hamar ministro, 20 diputatu, zenbait alkate eta hainbat militante atzeman dituzte. Guztira, Hamaseko 87 kide. Soldaduaren hilketarekin zerikusirik duten argitzeko "galdekatuko" ditztela agertu du Israelek.

2006ko ekainaren 29a
17:10
Entzun
Ramalan, Hebronen, Jeninen, Kalkilian eta Jerusalem Ekialdean egin dituzte atxiloketak, Israelgo Segurtasun ministro Roni Baronek azaldu duenez. Galdekatu egingo dituztela erantsi du, eta "terrorismoarekin zerikusirik" dutela ikusten badute epaitu eta espetxeratuak izango direla. Ismael Hanije PANeko lehen ministroa bera atxilotzeko aukera aipatu du Baronek: "Hanijerengana ere iritsiko da Israelen eskua", esan du irrati publikoan.

Agi denez, Naser e Din e Shaers palestinarren lehen ministrordea atxilotzen saiatu dira; baita Aziz Dueik Legebiltzarreko presidentea ere, baina haien bila joan direnean ez zeuden etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.