Hamasen eta Al Fataren arteko gatazka

2011ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
2006ko urtarrilaren 25a. Hamasek Gazako bozetan garaipena lortu zuen. Horri erantzuteko, Israelek, AEBek, Europako Batasunak eta beste hainbat estatuk palestinarrentzat ezinbestekoa zen atzerri laguntza ukatu zioten Hamasi. Tentsioak gora egin zuen.

2007ko martxoaren 17a. Palestinako Batasun Nazionaleko Gobernua osatu zuten Hamas eta Al Fata alderdiek.

2007ko ekainaren 14a. Gazako borrokak gordindu egin ziren, eta Mahmud Abbasek orduko gobernu nazionala deuseztatu eta larrialdi egoera ezarri zuen.

2007ko ekainaren 15a.

Hamasek Gazako egoeraren gaineko kontrola eskuratu zuen.

2008ko martxoaren 13a. Bi alderdiek akordio bat sinatu zuten Yemenen, Gazaren egoera 2007ko ekainekora itzularazteko. Ez zuten halakorik bete, eta borrokekin jarraitu zuten.

2010eko martxoa. Hamas eta Al Fatako ordezkariek Palestinaren etorkizunaz eztabaidatu zuten bi urtean lehen aldiz.

2011ko apirilaren 27a. Bi alderdiek akordio bat egiteko borondatea azaldu zuten, Egiptoren laguntzaz.

2011ko maiatzaren 4a. Batasun Nazionaleko Gobernua osatzeko akordioa sinatu zuten, eta 2012rako bozak egiteko asmoa azaldu.

2011ko irailaren 23a. Palestinako Aginte Nazionalak NBEan eskubide osoko kide izateko eskaera egin zuen, eta horrek prozesua zaildu zuen.

2011ko azaroaren 24. Hamas eta Al Fatak bozak maiatzean egitea adostu dute, eta abenduan bilera gehiago egingo dituzte gainerako fakzioekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.