Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak, Errusia, Nazio Batuen Erakundea eta Europako Batasunarekin batera, Hamas Palestinako erakundeari armak uzteko exijitu eta Israel aitortzeko eskatu diola-eta, Hamasek gaur esan du hark "pauso txarra" emanda hasi duela agintaldia -asteartetik da AEBetako presidente-.
"Ez dira justuak haren baldintzak. Obamak Palestinaren zilegitasuna babestu behar luke, Israelen okupazioko krimenak geratu eta palestinarrek defentsa propiorako duten eskubidea aitortu", adierazi du Hamasek. "Izan ere, Israelek haren jarrera balia dezake palestinarrak hiltzen segitzeko".
Israelek abenduaren 27an hasi zuen Gazan (Palestina) erasoa, eta denera 1.400 bat lagun hil ditu. Aste honen hasieran utzi zuen lurralde hura. Hamas da Gazan nagusi 2007ko ekainetik.
MunDUA
Hamasen ustez, "pauso txarra" emanda hasi da Obama
AEBetako presidenteak armak uzteko eta Israel aitortzeko eskatu dio Hamasi, eta honek dio baldintza horiek ez direla justuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu