Tunisiako eragina
•Urtarrilaren 25a. Kairon, Suezen eta Alexandrian milaka lagun atera ziren kalera erregimenaren amaiera eskatzera.
•Urtarrilaren 26a. Polizia eta manifestarien arteko borrokak izan ziren. Bi egunetan 500 lagun atxilotu zituzten.
•Urtarrilaren 27a. Mohamed el Baradei protestetan parte hartzeari ekin zion.
Protesten hedapena
•Urtaiilaren 28a. Herrialde osora zabaldu ziren protestak.
•Urtarrilaren 29a. Mubarakek aldaketak iragarri arren, protestei eutsi zieten herritarrek.
•Urtarrilaren 31. Armadak esan zuen manifestarien eskaerak zilegiak zirela.
•Otsailaren 1a. Irailean agintaldia amaitzean boterea utziko zuela zin egin zuen Mubarakek. Tahrir plazan milioi bat lagun elkartu ziren. Hurrengo egunetan borrokak izan ziren.
•Otsailaren 4a. 'Agurraren Eguna' antolatu zuten.
•Otsailaren 5a. Mubaraken semeak dimisioa eman zuen.
•Otsailaren 6a. Suleiman gobernu buruarekin negoziatzen hasi zen oposizioa.
•Otsailaren 7a. Mubarakek soldatak igotzea agindu zuen.
•Otsailaren 11. Mubarakek iraila bitartean botereari eutsiko diola berretsi zuen.