MUNDUA

Hamazazpi sute Portugalen

750 suhiltzaile ari dira itzaltze lanetan. Bero-boladaren eraginez ia 40 graduko tenperatura dute. Azkeneko bi urteetan sute asko izan da Portugalen.

2010eko uztailaren 27a
16:59
Entzun
750 suhiltzaile hamazazpi sute itzaldu nahian aritu dira gaur Portugalen, 219 ibilgailuk lagunduta. Bero handia daukate, gainera, bero-bolada batek ia 40 gradura igo baitu hango tenperatura.

Rui Pereira Barne Administrazioko ministroak ziurtatu du sute guztiei erantzuteko "nahikoa bitarteko" badituztela: hamar mila lagun lanerako prest, bi mila ibilgailu eta 56 hegazkin. Herritarrei "jarrera arduratsua" izateko eskatu die. Suterik handienak Aveiro eta Viseu eskualdean daude.

Iazko udan ere sute handiak izan ziren Portugalen. Iaz 30.000 hektarea erre ziren 400 sute baino gehiagotan. Bi urte lehenago, 17.000 hektarea. Iaz Portugalek nazioartean languntza eskatu behar izan zuen suak itzaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.