Israelgo Legebiltzarrak atzo onarturiko lege zuzenketa baten ondorioz, hamar eta hogei urte arteko kartzela zigorra jaso dezakete harriak bota eta istiluetan parte hartzen dutenek. Hamar urteko kartzela jasotzeko, ez da frogatu beharrik izango harria min egiteko xedearekin jaurti denik. Orain artean, xede hori frogatu behar zen kartzela zigorra jasotzeko.
Harria min egiteko helburuz bota dela frogatzen bada, ordea, atzoko zuzenketa onartu arte bezala, hogei urteko kartzela zigorra jaso dezake jaurtitzaileak. Aldeko 69 botorekin eta kontrako hamazazpirekin atera da aurrera zuzenketa.