Israelgo hainbat udalerri greba orokorrean dira herri hartako haserretuek etxebizitzen garestitzearen inguruan egiten ari diren aldarrikapenekin bat eginez. Benjamin Netanyahu lehen ministroak eskaera horiei erantzuteko hartu duen erabakietako bat Zisjordanian etxebizitza gehiago eraikitzea izan da, eta egitasmo hori Israelgo etxebizitzetako proiektu orokorrean sartu du.
Erabaki horren arabera, Jerusalem ekialdean 294 etxebizitza eraikiko ditu, eta Karnei Shomronen, Nabulusetik gertu, beste 42. Orotara eraikiko dituzten 7.000 etxebizitzaren parte dira Zisjordanian eraiki nahi dituztenak.
Egitasmoaren berri eman eta berehala Europako Batasunaren salaketak etorri dira, baina Bakea Orain gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, «salaketok alferrikakoak dira».
'Haserretuak' baretzeko etxebizitzak agindu dituzte Zisjordanian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu