PSOE-ren krisia

Hasi da lanean PSOEren gidaritza bere gain hartu duen gestora

Alderdiak bizi duen krisia gainditzen saiatzea izango da gestoraren lana datozen egun eta asteetan.

Pedro Sanchez bere dimisioaren berri ematen, joan den larunbatean. FERNANDO VILLAR / EFE
2016ko urriaren 3a
07:57
Entzun

Gaur eguerdian bildu da PSOEko gidaritza hartu berri duen gestora lehen aldiz. Haren buru izendatu dute Asturiasko gobernuburu Javier Fernandez, eta harekin batera beste bederatzi buruzagi sozialista eseri dira mahaian. Euren lana izango da azken hilabeteetan alderdian piztutako krisiari irtenbidea aurkitzea, eta bide batez, baita Espainian Gobernua osatzeko azintasunari alternatibak aurkitzea.

Zazpi egunen barruan batzar bat deitu beharko du gestora berriak, alderdia berriz martxan jartzeko, eta hiru asteren buruan berriz bilduko da Batzorde Federala eta Rajoyren balizko bigarren inbestidura saio baten aurrean zer egin erabaki beharko du. Hori da, hain zuzen ere, alderdiaren banaketa argitara atera duen auzia. Izan ere, Pedro Sanchezen aldekoak PPri ezetz esatearen aldekoak dira, eta kritikoen artean, aldiz, abstentzioa defendatzen dute gehienek.

Sanchezek berak joan den larunbatean eman zuen dimisioa, ezohiko kongresua egiteko proposamena atzera bota zutenean. Hamar ordu baino gehiagoz bilduta egon ostean, PSOEko Batzorde Federalak bozketa bidez erabaki zuen ezohiko kongresu batera ez deitzea. Eskua jasota egin dute bozketa: 107k eman dute baiezkoa; 132k ezezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.