AEBetako soldaduak gaur hasi dira Iraketik irteten. Egun garrantzitsua da gaurkoa irakiarrentzat eta bereziki nabarmendu nahi izan dute egutegian; 'Subiranotasunaren eta garaipenaren' egun bezala izendatu dute. Atzo, Defentsa Ministerioa Irakeko Gobernuaren esku geratu zen berriro.
AEBetako soldaduek kontrol postuak utzi dituzten arren, kanpoaldeko haien baseetan jarraituko dute. Ez dute herrialdea behin betiko utziko 2012. urtera bitarte behintzat.
2003an iritsi zen Irakera AEBetako armada, han suntsipen handiko armak zeudela argudiatuta. Sei urteko tarte horretan zibil ugari hil dituzte.
mundua
Hasi dira AEBetako tropak Iraketik irteten
Gaurko eguna 'Subiranotasunaren eta garaipenaren' eguna izendatu dute irakiarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu