Tratu txarrak

Hasi dira deklaratzen Andaluzian atxilotu baten heriotzagatik inputatutako guardia zibilak

Pasa den uztailaren 24an Roquetas de Marreko (Andaluzia, Espainia) Guardia Zibilaren egoitzan 39 urteko Juan Martinez Galdeanok bizia galdu zuen. Iturri polizialen arabera, Galdeano bihotzekoak emanda hil zen. Ondoren egin zaion autopsiak, ordea, Guardia Zibilak emandako jipoiaren ondorioz hil zela dio. Gaur deklaratuko dute inputatuetako batzuk.

2005eko abuztuaren 3a
19:44
Entzun
Joan den uztailaren 24an, Roquetas de Marren (Andaluzia, Espainia) Juan Martinez Galdeano 39 urteko bizilagunak bizia galdu zuen Guardia Zibilaren egoitza batean. Dirudienez, Galdeano bertara joan zen istripu bat izan zuelako. Autopsiak agerian utzi duenez, atxilotuak jipoi handia jasan zuen guardia zibilen esku: organo guztietan lesioak zituen, 40 kolpe handi bainogehiago gorputzean, bularrezurra hautsita eta asfixia zantzuak lepoan.Heriotzaren arrazoia, ofizialki,"arnas aparatuaren eta bihotzaren hutsegitea" da, eta familiaren abokatuak agertu duenez, oso litekeena da autopsiak agerian utzitako jipoiak eragitea hutsegite hori.

Uztailaren25ean polizia iturriek adierazi zutenez,Galdeano "berez" hil zen, atxilotuta zeukatela izandako "nerbio krisien"ondorioz. Azalpen horien arabera, Galdeanori "nerbio krisi" bat eman zion, eta inguruan zeudenei kontra egiten hasi zen. Erakusten zuen indarkeria zela-eta, indarra erabiliz atxilotu behar izan zutela esan zuten. Ondoren, beste"nerbio krisi" bat izan zuela, eta harkeraginzihola bihotzekoa.

Autopsiak, ordea, hankaz gora jarri ditu polizia iturriek emandako azalpenak. Hori dela eta, Roquetas de Marreko Instrukzio epaitegiak bederatzi guardia zibil inputatu ditu heriotzarekin zerikusia izan dezaketelakoan. Horietatik hiruk (aurreneko hirurek) gaur goizean deklaratu dute.

Roquetas de Marreko Instrukzio epaitegian aurreneko hiru guardia zibilek deklaratu ondoren, guardia zibilen abokatu Gustavo Arduan Perezek deklaratu du. Perez abokatuak esan du Galdeano ez dela guardia zibilek emandako “jipoiengatik” hil. Guardia zibilak errespetatzeko eskatu du Perezek, eta hildakoaren familiakoen abokatuak esandakoa ezeztatu du. Gaineratu du guardia zibilek erabilitako indarra sortu zen egoeraren heinekoa izan zela.

Guardia zibilen defentsa abokatuak adierazi du inputatutako funtzionarioek segurtasunerako erabilitako bitartekoak —porra bat eta spray bat, besteak beste—“araudiaren araberako armak ez izateak” ez duela esan nahi “debekatuta” daudenik, edo haien erabilera “hilgarria” denik.

Inputatuak bederatzi diren arren, Espainiako Barne Ministerioak neurri bereziak hartu ditu J.M.R. Guardia Zibileko tenientearen aurka, jipoiaren zuzeneko arduradun hura egin baitu. Arauditik kanpoko bi arma —borra elektriko bat eta borra luzagarri bat— erabiltzea leporatzen diote, eta, ondorioz, espedientea ireki duharen aurka eta lanetik kanpo utzi dubehin-behinekoz.

Epaileak gorpua ehorzteko baimena eman die senitartekoei, eta bihar lurperatuko dute.

Lorenzo Montoya hildakoaren ezkonanaiak esan duenez, "egin ziotena, pertsonabatek baino gehiagok egin zion" eta gaineratu du "ez dugu gai honen inguruan ezer argitzeke geratzerik".

IUk Alonsoren agerraldia eskatu du

IUko koordinatzaile nagusi Gaspar Llamazaresek kasua argitzeko eskaera zehatza egin du: Jose Antonio Alonso Barne ministroak Espainiako Kongresuan agerraldia egitea Roquetas de Marreko kuartelean gertatu argitzeko.

Llamazaresen arabera, "torturen ondorioz" hil da herritar bat, eta hori"oso gertakari larria" da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.