Gaza hirian gertatu dira PANeko segurtasun indarren eta Hamaseko ekintzaileen arteko borrokak:elkarri tiroka ibili dira auzo jendetsu batean, eta haur bat eta nerabe bat hil dira tiroek harrapatuta. Beste bederatzi lagun zauritu dira. Palestinarren artean azken urteetan izandako borrokaldi larrienetakoa izan da gaurko hori.
PANeko presidente Mahmud Abbas AEBen eta Israelen presio handia jasaten ari da palestinarren erresistentziako taldeen aurka egin dezan. Presio horren eraginez-edo PANen Poliziak gogor ekin dio gaur Hamaseko kideen aurka.
Bestetik, Palestinako erresistentziako ekintzaileek, etxean ekoitzitako sei kohete Kasam jaurti dituzte Israelgo Sderot herriaren aurka, eta, ondorioz, neska gazte israeldar bat hil da. Halaber, milizianoek gutxienez bi esku-bonba jaurti dituzte Gazako judutarren kokaleku batera; inor ez da zauritu, ordea.
Eraso horiek direla eta,Israelgo armadak Gaza hirutan banatu du.
Ekialde Hurbila
Haur bat eta gaztetxo bat hil dira Gazan PANen eta Hamasen arteko liskarretan
Gutxienez bi lagun hil dira Gazan, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko segurtasun indarren eta Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko kideen arteko borroketan. Haur bat eta nerabe bat dira hildakoak, eta horiez gain, beste bederatzi pertsona zauritu dira liskarrek harrapatuta. Borroka horiez gain, palestinarren erresistentziako ekintzaileek sei kohete jaurti dituzte Israelgo Sderot herrira, eta neska gazte israeldar bat hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu