Pobrezia, elikadura eskasa, eta ingurukoen partetik arreta murritza. Horiek dira haurren garapen urriaren atzean atzeman dituzten motibo nagusiak. Elikadurari dagokionez, iodo eta burdin falta izaten dute sarritan haurrek, eta horrek eragotzi egiten du beren garapen egokia. Amarengatik jasotako eritasunek ere aztarna lagatzen dute sarritan. GIB birusa, esaterako, ohikoa da. Malariak ere ume asko erasaten ditu, ondorio larriekin.
Eragina izaten du umeen bilakaeran gurasoen ikasketa eta formazio mailak ere. Eta baita haien osasun egoerak ere. Amen depresio kasuek sarritan ondorio larriak lagatzen dituzte haurrengan. Betierekoak.
Haurasko, gainera, ez diraeskolara joaten. Eskolarako adina duten umeen artean 99 miloi ez dira joaten. Joaten direnen artean, gainera, soilik %78k lortzen dute oinarrizko ikasketak burutzea.
Ikerketako arduradunek programak eskatu dituzte gosea eta pobrezia arintzeko. Eta baita gehiago ere. Etxeetako giroa hobetu eta haurrekin jolas egiten erakutsi behar zaie gurasoei. Umeak ondo elikatzeko gakoak irakatsi behar zaizkie. Eta haurrekin jolas eta irri egiteko bideak ere bai.
haurrik behartsuenak
HERRIALDEA UME KOPURUAIndia 65 milioi
Nigeria 16 milioi
Txina 15 milioi
Bangladesh 10 milioi
Etiopia 8 milioi
Indonesia 8 milioi
Pakistan 8 milioi
Kongoko Errepublika 6 milioi
Uganda 5 milioi
Tanzania 4 milioi