«Inoizko zigorrik gogorrenak jarri dizkiogu Irani, eta ez dugu onartuko negoziazioak betiko luzatzerik. Ez baditu nazioarteko eskakizunak betetzen, neurriak hartuko ditugu».
« Bai, itsasontzi gutxiago ditugu, baita zaldi eta baioneta gutxiago ere. Orain, 'hegazkinontzi' deituriko gauza horiek ditugu».
« Arriskutsua da Siriara armak bidaltzea. Ziurtatzen ari gara orain laguntzen diegun horiek etorkizunean ere gure lagunak izango direla».
BARACK OBAMA Presidentegai demokrata
« Orain, lau urte gertuago du Iranek arma nuklearrak lortzea. Iranek gobernu honi begiratu dio, eta ikusi du ez dela behar lukeen bezain indartsua».
« Gure itsas armada inoizko txikiena da 1917. urteaz geroztik, eta airekoa, 1947an sortu zenean baino txikiago eta zaharkituagoa».
« Ezin dugu kaos honetatik tiroka atera. Mundu musulmanak estremismoa bere kabuz gaitzets dezan lortu behar dugu».
MITT ROMNEY Presidentegai errepublikanoa
Hautagaiak, atzerri politikaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu