bolivia

Hauteskundeak aurreratzeko eskatuz Sucrera joan dira milaka meatzari boliviar

Boliviako kongresua Sucren biltzekoa da gaur Gobernuko presidente Carlos Mesaren dimisioa onartu edo ez eta aurrera begira egin beharrekoaz erabakiak hartzeko. La Pazen bilera hori egitea arriskutsua zelako erabaki zuten bilera Sucren egitea, baina meatzariek haraino jarraitu diete agintariei. Meatzarien eskaria argia da: hauteskundeak berriz egitea nahi dute. Mesak, berriz, nazioarteko ikuskatzaileak bidaltzeko eskatu dio NBE Nazio Batuen Erakundeari, herrialdeak bizitzen hari den krisia handia delako.

2005eko ekainaren 9a
16:04
Entzun
Antiplanotik Sucrerako bidea autobusetan eta kamioietan egin dute meatzariek. Hauteskundean aurreratzea nahi dute, eta hori lortzeko Boliviako Kongresuari presio egitera joan dira harantz. La Pazen "segurtasun baldintzak" ez zirela betetzen iritzita erabaki zuten agintarien Sucrera joatea. Arratsaldean bilduko dira agintariak, 16:30ean. Hormando Vaca DiezSenatuko presidenteak Gobernuko presidente kargua hartzea espero da, baina meatzariak ez daude konforme horrekin.

Egoera nahasi horretan, ikuskatzaileen beharra dagoela iritzia dio oraindik ere hango Gobernuko presidentea den Carlos Mesak. Beraz, ikuskatzaileak bidaltzeko eskatu dio NBEri, Argentinari eta Brasili.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.