Zazpi aldiz aurreratu dituzte hauteskundeak Espainian sistema demokratikoa martxan jarri zenetik. Jose Maria Aznar PPko presidentea izan da legealdi osoa karguan eman duen demokraziako presidente bakarra.
•Adolfo Suarez (UCD). 1978ko Konstituzioa onartu ondoren, Gorteak deuseztatu eta hauteskundeak aurreratu zituen, 1979an. Gehiengo osoa galduta, dimisioa eman zuen 1981ean.
•Leopoldo Calvo Sotelo (UCD). Suarezen lekukoa hartu zuen. Alderdiaren barruko krisia zela eta, gobernua deuseztatu zuen 1982ko abuztuan. Bi hilabetera izan ziren hauteskundeak, eta PSOEk irabazi zuen.
•Felipe Gonzalez (PSOE). Ez zuen legealdi oso bat ere bete. 1986an, 1989an, 1993an eta 1996an aurreratu zituen.
•Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE). Agintaldia amaitu baino lau hilabete lehenago utziko du kargua; azaroaren 20an izango dira hauteskundeak.
Hauteskundeen aurrerapenak demokrazian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu