Iranen aurrera jarraitzen dute liskarrek, oposizioak ez dituelako onartu hauteskundeetako emaitzak eta manifestazioak egiten dabilelako. Bozetan iruzurra egon dela salatu dute, eta Poliziak haietako 200 bat lagun atxilotu ditu azkeneko orduotan Teherenan.
Emaitza ofizialen arabera, Mahmud Ahmadinejad kontserbadore eta egungo presidenteak alde handiz irabazi ditu hauteskundeak, %62,63 babesa lortuta. Ondorioz, ez du bigarren itzulirik beharko.
Mir Hussein Mousavi hautagai progresistak botoen %33,75 bildu ditu, eta haren jarraitzaileak dabiltza protestan. Bozak errepikatzeko eskatu dute.
Mohsen Rezai kontserbadoreak botoen %1,73 jaso ditu, Mehdi Karrubi erreformistak %0,85.
Hain zuzen, Musavik eta Rezaik helegiteak sartu dituzte, eta hamar egunera egon daiteke erantzuna.
25 milioi lagunek eman zuten botoa.
MunDUA
Hauteskundeetako iruzurra salatu duten 200 bat lagun atzeman dituzte Iranen
Musavik eta Rezaik helegiteak sartu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu