Ezbeharra goizeko zazpi eta erdietan gertatu da Venezuelako Sierra de Perijan. “Hegazkinaren motorretako bat huts egiten hasi dela eta, pilotuak Venezuelako Maracaibo aireportuan lur hartzeko baimena eskatu du”, aipatu du Venezuelako ministroak. “Gero, berriz deitu du bigarren motorra ere huts egiten hasi dela esateko. Handik aurrera hegazkina minutuko 7.000 oineko garaiera galtzen joan da, eta lurra jo du”, gaineratu du Chaconek.
Lurra jo duen hegazkinari bi kontrol egin zizkiotela, eta ez ziotela akatsik aurkitu
baieztatu du Garraio ministro Dominique Perbenek.
Frantziako lehen ministro Dominique de Villepinek nazio osoaren izenean elkartasuna eman die biktimen senitartekoei. Frantziako Gobernuak "krisi zelula" bat osatu du, eta Ultramarreko ministro Francois Baroinek ondorengo orduetan Martinicara bidaiatuko du.
Frantziar ikerlariak Venezuela eta Martinicara joango dira
Frantziako Istripuen Ikerketarako Erakundeko hiru adituk Venezuelara bidaiatuko dute, eta beste bi Martinicara joango dira gaur goizean lurra jo duen hegazkin istripua nola gertatu den ikertzeko, Frantziako Abiazio zibileko Zuzendaritza Orokorrak esan duenez.
hegazkin istripua
Hegazkin batek lurra jo du eta 160 bidaiari hil dira, Venezuelan
160 bidaiari zeramatzan, horietatik bat umea, Kolonbiako airelineako MD-80 markako hegazkin batek lurra jo du Venezuela iparrekialdeko Sierra de Perijan eta bidaiari guztiak hil dira, hango aginpideak adierazi duenez. Ezbeharra eduki duen hegazkinean zihoazen bidaiari gehienak Frantsesak direla esan du aire konpainiak. Hegazkina Panamako aireportutik Karibeko Martinica irlara zihoan eta bi motorrek huts egin eta lurra jo du. Erreskate taldeak istripuaren lekura heldu nahian dabiltza, hala ere, bertara iristeko zailtasun handiak daude ingurua oso malkartsua eta basatia baita. Gainera, euria bizi ari duela esan du Venezuelako ministroak, eta horrek erreskate lanak zailduko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu