Ezbeharra

Hegazkin istripu batean 19 lagun hil dira Brasilen

Hegazkin txiki bat desagertu zen atzo arratsaldean Brasilen (gaua Euskal Herrian), Rio de Janeirotik hurbil dagoen mendizerra batean. Gaur goizaldean aurkitu dituzte hegazkinaren hondakinak eta 19 bidaiariak, hilotz.

2006ko apirilaren 1a
11:10
Entzun
Bi motorreko hegazkin txikia atzo arratsaldeko 17:19tan (22:19 Euskal Herrian) abiatu zen Rio de Janeiro estatuko Macae hiritik, estatu bereko Santos Dumont hirira bidean. 17 bidaiari eta bi gidari zihoazen barruan.

Abiatu eta segituan galdu zuten radarrek hegazkinaren arrastoa, eta 17:35etan desagertutzat jo zuten. Hurbil dagoen mendizerra batean aurkitu dituzte goizaldean hegazkinaren hondakinak, eta barruan zihoazen 19 lagunak, guztiak hilda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.