MUNDUA

Hegazkinaren aztarnak desagerraraztea egotzi die Kievek ekialdeko matxinoei

Donetskeko purpatik 38 gorpu lapurtzea ere egotzi diete. Hegazkina eroritako eremua zaintzeko eskatu du Malaysiak.

Matxino errusiazaleak, Malaysia Airlines hegazkinaren geldikinen artean. ANASTASIA VLASOVA / EFE
2014ko uztailaren 19a
09:49
Entzun

MH17 hegaldiaren ezbeharraren ikerketa oztopatzea egotzi zien atzo Ukrainako Gobernuak herrialde ekialdeko matxinoei. Kievek jakinarazi zuen 186 gorpu topatu zituela hegazkina eroritako eremuan, eta "errusiar hizkera" zuten hainbat laguni egotzi zien 38 hildakoren gorpuak ostu eta frogak suntsitu izana.

Su-etena eskatu zuten hainbat herrialdek, ESLAko Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeko ikertzaileen lana errazteko. Eguerdian heldu ziren ikertzaileak hegazkina dagoen lekura.

Kievek, baina, erasoan jarraitu zuen Luhansken. Valeri Geletei Ukrainako Defentsa ministroak Petro Poroxenko herrialdeko presidenteari jakinarazi zioenez, Luhansk hego-ekialdea hartu du Ukrainako armadak; hogei zibil hil zituzten hiri horretan 24 orduan, bi aldeek baieztatu zutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.