Mundua

Hego Amerikako gobernuek babesa agertu diote Moralesi

Argentina, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Paraguai, Uruguai, Venezuela, Bolivia eta Txileko presidenteek bilera egin dute, Santiagon. Morales "oso harrituta" geratu da babesarekin, "lehen aldia baita Hego Amerikako herrialdeek euren arazoak euren artean konpondu nahi dituztela".

2008ko irailaren 16a
09:53
Entzun
Unasur Hego Amerikako Nazioen Batasunak Txilen larrialdiko bilera egin du Boliviako krisia amaitze aldera, eta hemengo gobernuari babesa azaldu dio. Evo Morales Boliviako presidenteaz gain, Michelle Bachelet (Txile), Cristina Fernandez (Argentina), Lula da Silva (Brasil), Alvaro Uribe (Kolonbia), Rafael Correa (Ekuador), Fernando Lugo (Paraguai), Tabare Vazquez (Uruguai) eta Hugo Chavez (Venezuela) presidenteak bildu dira Santiagon, eta aho batez hartu dute erabakia.

"Kezka daukagu eta elkartasuna adierazi nahi diogu Boliviari", esan du bileraren ondoren Bacheletek. Giza eskubideak errespetatzeko dei egin dute, bide batez. Hala, Pandon (Bolivia) izandako gertaerak ikertzeko batzordea sortzeko erabakia hartu dute, han izan baitira hildako gehien; azkeneko egunetan 30 bat lagun zendu dira borroketan.

Moralesek aitortu du "oso harrituta" geratu dela Santiagon jaso duen babesarekin, eta "poztu" egin dela. "Lehen aldiz Hego Amerikako herrialdeek euren arazoak euren artean konpondu nahi dituzte. Lehen Ameriketako Estatu Batuekin eta dena hitz egiten zen", adierazi du Boliviako presidenteak. "Bizitza, berdintasuna eta nortasuna defenditzeko neurria hartu dugu Santiagon".

Boliviako gobernu indigenistako eta oposizio autonomistako kideen arteko liskarrak ari dira gertatzen. Azken horiek eskumen gehiago eskatzen dituzte. Azkeneko hauteskundeetan botoen %68 lortu zituen Moralesek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.