Iraken menpeko Kurdistanen autodeterminazio erreferenduma egin ostean, urriaren 16an eraso militarra abiatu zuen Bagdadek, lurralde kurduetan. Hego Kurdistango Gobernuak adierazi du erasoek kalteak eragin dituztela bi aldeetan; bereziki, atzoko liskarretan. Gobernu autonomoaren esanetan, gatazka militarrak ez du lortuko bi aldeetako inor gailentzea, eta, aldiz, herrialdea nahasmenera eta kaosera eramango du.
Egoera horren aurrean, "Kurdistan eta Irakeko herritarrekiko" duten "betebeharra eta ardura" betetze aldera, hiru puntuko bide orria proposatu du Hego Kurdistango gobernu autonomoak: berehalako su etena iragartzea, irailaren 25eko autodeterminazio erreferendumaren emaitzak izoztea eta bi gobernuen arteko "elkarrizketa irekia" abiatzea.