Hego Osetiak bozetako emaitzak zabalduko ditu
TBILISI. Georgiako Auzitegi Gorenak Hego Osetiako bozak ezeztatu arren, Hauteskunde Batzorde Zentralak iragarri du bozetako emaitzak zabalduko dituela. Alla Dzhioieva oposizioko kideak irabazi ditu bozak. Dzhioievaren jarraitzaileek gobernuko egoitzara sartzeko ahalegina egin dute protesta egiteko, eta Poliziak tiroak jaurti ditu airera bidea eragozteko. Georgiak ez du onartzen Hego Osetiaren independentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu