Hego Sudanek hilketak egotzi dizkio Sudani
JUBA. «Khartumek armatutako milizianoek» Hego Sudanen 40 lagunetik gora hil dituela salatu du Alison Manani Magaya Jubako Barne Ministroak. Nuer etniako herritarrak izan dira erasoa egin dutenak Hego Sudango Warrap eskualdean. Erasotzaileek ganadua lapurtu dutela salatu du Magayak. Sudanek salaketak ukatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu