Iragan asteko liskarren ostean, Erresuma Batuko Lonmin enpresak Hegoafrikako Marikana probintziako platino meatzea berriro ireki badu ere, ez da ekoizpenari berriro ekiteko adina jende bertaratu enpresara. Protestan jarraitzen dutenei gaur lanera itzultzen ez badira kalera botako dituela mehatxu egin die zuzendaritzak. Berez atzo amaitzen zen greban dauden meatzariei euren lan postuetara itzultzeko enpresak emandako ultimatuma, baina sindikatuekin negoziatu ostean, epea egun batez luzatu du zuzendaritzak.
Bitartean, dolu astea ezarri du Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak joan den ostiraleko protestetan poliziek hildako 34 meatzarien omenez. «Herrialdea minduta» dagoela adierazi du presidenteak eta dolu astean «bizitzaren garrantziaz hausnartzeko» eskatu die herritarrei.
Hegoafrikan greban segitzen dute meatzariek
Lanera itzultzen ez direnei kalera botatzeko mehatxua egin die Erresuma Batuko Lonmin enpresak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu